Ofizialki gaur emanen zaio aukera Alde Zaharrera autoz gerturatu ordez billabesaz gerturatzeko aukera berriari. Horretarako, Trinitarioetan dagoen orubean autoa uzteko aukera eskaini eta billabesa bertan hartuta doan egin daiteke erdigunerainoko bidaia. Iruñea Atseginagoa egiteko Planaren barruan kokatu dute ekimen hau ere Iruñerriko Mankomunitateak eta Iruñeko Udalak.
Guztira 180 plaza daude Trinitarioetako orubean autoak uzteko. Behin bertan kotxea utzita 16,17 21,3 eta N4 zenbakidun autobusak hartzen ahalko dira doan erdigunera gerturatzeko. Nola ziurtatzen ahal da autoa bertan utzita erdigunera gerturatu nahi duzula? Bada, parkinaren hasieran autoaren matrikula irakurri eta bi tiket jasoko ditu norbanako bakoitzak. Autobustean erdigunera hurbildu eta gero itzuli ahal izateko aukera emanen dute, edota, bi pertsona autobusez igotzeko ere bai. Tiket horiek 24 orduko balioa dute. Udalak 50.000 euroko inbertsioa egin du proiektu horretarako aurten.