Nafarroako bertsolari gazteen txapelketa jokatuko da ostiralean Iruñean

Euskalerria Irratia 2018ko api. 18a, 07:45
Joanes Illarregi leitzarrak irabazi zuen 2017ko Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa. Arg. erran.eus

14 eta 18 urte bitarteko hamaika bertsolarik hartuko dute parte Maravillas gaztetxean 19:00etatik aurrera eginen den saioan. Sarrera doakoa izanen da eta ondoren merendua eginen da.

Idurre Villanueva (Barañain), Zuhara Zaratiegi (Barañain), Amaia Lasheras (Barañain), Enma Murillo (Barañain), Beñat Astiz (Barañain), Xabat Illarregi (Leitza), Etxahun Azkarraga (Etxalar), Ekhiñe Zapiain (Bera), Iratxe Muxika (Lesaka), Uxue Mesa (Lesaka) eta Ekain Alegre (Altsasu) dira Nafarroako bertsolari gazteen txapelketako 32. edizioan kantatuko dutenak.

Asier Garciak aurkeztuko du saioa eta Arkaitz Goikoetxea, Saioa Alkaizak eta Mikel Beaumont izango dira saioko epaileak.

Parte-hartzaile guztiek honako lana egin behar dute:

- Gai orokor bati kopla edo bertso bana (gehienez 5 puntukoa)

- 4 oinak emanda bertso bana

- Hitza gaitzat hartuta kopla edo bertso bana (gehienez 5 puntukoa)

Hortik lau bertsolari sailkatuko dira bigarren fasera:

- Binaka, gaia emanda, bina bertso zortziko txikian

- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso koplatan

- Buruz burukoa (kartzela)

  • Puntu-erantzun bat
  • Gaiari bertso bat

Saioa 19:00etan hasiko da Iruñeko Maravillas gaztetxean. Sarrera doakoa da eta saioa amaituta merendua izango da.

Txapelketako lehenengo bi sailkatuak ekainaren 9an Saran jokatuko den Euskal Herriko Eskolartekorako sailkatuko dira, Nafarroako ordezkari gisa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!