Maskulinitateez eta feminismoaz jardunaldiak eginen dituzte

Euskalerria Irratia 2018ko api. 16a, 13:24

Ana Gil, Laura Berro eta Zaloa Basabe.

Gaurtik hasita, desberdintasunekin amaitzeko eta indarkeria eragiten duten egoerak identifikatzeko jardunaldiak eginen dituzte. 

Ez dago gizon izateko edo sentitzeko modu bakar bat. Horregatik, maskulinitate desberdinak agerian uzteko lanean ari da Iruñeko Udala. Oraingoan, desberdintasunekin amaitzeko eta indarkeria eragiten duten egoerak identifikatzeko jardunaldiak eginen dituzte.

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean, gizonek zer nolako lana egin dezaketen aztertuko dute. Gaur hasiko dira jardunaldiak. Argazki erakusketa dago ikusgai IPES elkartean, Deskalzos kaleko 72an. Bihar, mahai-ingurua izanen da: Zertarako dira baliagarriak gizon-taldeak?, horri erantzuten saiatuko dira Roberto Sanz, Mikel Otxotorena eta Montxo Gota. Amaitzeko, ostegunean hitzaldia eskainiko du Miguel Angel Arkonadak Maskulinitateez eta feminismoaz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!