Frankisten esku zeudelarik edota Gerra Zibilean barneratuak zeudenean hil zituztenak gogoan izanen dituzte gaur San Jose hilerrian. Plaka bat jarri dute 307 iruindarren omenez. Ekitaldian Iruñeko alkatea, udalbatza eta Fusilatutakoen Senitartekoen Elkarteko kideak izan dira.
Altzairu batean jarri dute plaka. Metrakilatoan zera irakurri ahal izanen da: "Hil zituzten Iruñeko 307 pertsonen memoria eta omenaldia, Bigarren Errepublikaren aurkako kolpe militarrean erailak" eta baita beste hau ere: "Gaztelugibelean hil zituzten herritarren memoria eta omenaldia, Ezkabako ihesaldia prestatzeagatik erailak". Horrez gain, hildako bakoitzaren izen-abizenak ere jasoko ditu plaka horrek. 16.000 euroko aurrekontua izan du plaka horrek.
Plaka inauguratzeaz gainera ekitaldi xumea ere prestatu dute gaurko hilerrian. Iruñeko alkateak hitza hartu du eta baita Fusilatutakoen Senideen Elkarteko Jokin de Carlosek ere. Lore eskaintza bat ere egin dute eta Trio Zurak jarri dio musika ekitaldiari.