ARGAZKI GALERIA| Ibaiak gainezka egiten ari dira

Euskalerria Irratia 2018ko api. 12a, 08:19

>Udaltzaingoak bizilagunen elkarlana eskatzen du ibilgailuak Corralillos eta Igeriketa Klubaren ingurutik kentzeko, uraldi berrien arriskuaren igoera aurrekusita baitago.
>Datozen orduetan ere kezka nagusietako bi: Arostegiko Etorbidean Elorz ibaiak gainezka egin dezakeelako eta Zaragozako Etorbidean Sadar ibaiak gainezka egin dezakeelako. Errepide zenbait itxita daude Zizurren, Arrotxapean eta Magdalena inguruan.
>Ultzama eta Arakil ibaiak ere kezka sortzen dute ur emari handia daramatelako eta gainezka egiteko arrisku handia delako. Zenbait puntutan irten egin da: Irurtzunen eta Etxarrenen esaterako. 

Iruñeko alkateak sare sozialetan esan berri du: "Arga, Sadar eta Elorz ibaien emariaren handitzeak zenbait errepide moztea eragin du, hala nola, Zizurren, Arrotxapean eta Magdalena inguruan. Alertak larrialdi egoeran segitzen du, bigarren mailan eta une hauetan 300 metro kubiko segunduko ari da hazten, eta aurreikuspenak dio handitzen segituko duela". Foruzaingoa eta Udaltzaingoa ere erabat ari da abisuak igortzen: besteak beste, Korralilloetan aparkatutako kotxeak erretiratzeko eskatzen ari dira. Iruñetik kanpo oso hazita jaisten dira Arakil eta Ultzama ere. Atarrabian gertutik ari dira jarraitzen ibaiaren emaria eta bere bidetik irtengo ote den arriskua handia da. Arakilek gainezka egin du dagoeneko Irurtzunen eta Etxarrenen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!