Apirilaren 16an hasiko da, astelehenean, Iruñeko San gregorio kalean dagoen Harrotu zentroan. Lehen bilera, 18:00etan izanen da. Informazio gehiago, zentroan bertan, 948226326 telefonoan eta lgtb@pamplona.es webgunean jaso daiteke.
Harrotuk LGTBI edukietan espezializatutako liburutegia eta mediateka dauzka, herritarrentzat irekiak, kontsulta eta alokairu zerbitzuekin. Irakurketa taldearen oinarri izanen da liburutegi hori. Saioetan literatura erreminta gisa erabiliko dute, irakurketaren bitartez LGTBI pertsonen arteko harremanak sendotu nahi baitituzte eta kolektiboaren ahalduntzea sustatu nahi baitute.
Taldea bera espazio anitza da, bertan pertsona bakoitzak nahi duen bezala azal daiteke. Era berean, LGTB teoriei buruzko hausnarketa espazioa ere izan daiteke.