Emakumeen Areto Futbola indartsu dago Txantrean

Euskalerria Irratia 2018ko api. 10a, 20:33

Lacturale Orvina taldeak Emakumeen Areto Futbolaren Ikusgarritasun bigarren jardunaldia antolatu zuen joan den larunbatean. Arratsaldean nagusitu zen Txantrearen aurka jokatutako derbian.

Kirol txiki, esfortzu handi!  Kirol tartean Mikel Nabarrok Rebeca Contin Txantrea Futbol taldeko jokalariarekin eta Iraia Arbeloa Lacturale Orvina taldekidearekin hitz egin du.

Emakumezkoen 2. mailan derbi nafarra jokatu zen larunbatean Lacturale Orvina eta Txantrearen artean Ezkaba Kiroldegian eta horren harira arte futbolaren egoeraz mintzatu gara saio honetan.   

Honetaz gain asteburuko kirol emaitza garrantzitsuenak eta agenda ekarri dizkigu Nabarrok.

 

PILOTAN

Ezkurdiak eta Zabaletak binakako pilota txapelketako txapelak ekarri zituzten Nafarrora.  

Sakandarrek torneo serio egin zuten hasieratik eta finalean Elezkano eta Rezusta autoritatez gainditu zituzten. Gauzak horrela, partiduz partidu bi pilotari nafarrak pilotaren historian sartu dira egindako esfortzuarengatik. Zorionak!

 

ATLETISMOAN

Maitane Melero ez da arrakastaren bidetik ateratzen. Joan den asteburuan Aire Zabaleko Espainiako Pista Txapelketako bigarrena izan zen 10 mila metroko proban, orduan, zilarrezko domina ipini zen eta honetaz gain, Maitanek berak 2005etik zeukan errekor nafarra gainditu zuen minutu eta hogeita hemeretzi segundo azkarragoko marka ezartzen. Alegia, hogeita hamahiru minutu eta hamabi segundokoa da errekor berria. Orain Melero saiatuko da abuztuan Berlinen izanen den Europako Txapelketako gutxieneko marka lortzen berriro kontinenteko hoberenen artean borrokatzeko.

 

BORROKALDIAN

 

azken tartetxoan kontatzen genuen kirol hau historia egiten ari zela denboraldi honetan lortutako dominen aldetik, ba joan zen asteburuan Aintzane Gorriak 23 urte azpiko Espainiako Txapelketako titulua irabazi zuen berriro. Burlatako Borrokaldi Taldeak 9 kide eraman zituen Madrilera eta Aintzane Gorriarekin batera, talde osoa igo zen podiumera taldekako lehiaketa ere irabazi baitzuten.  Kontatzen ari garen moduan, izugarria burlatarrak lortzen ari direna aurten.

 

TXIRRINDULARITZAN

Tafallan junior eta kadete kategorietako Espainiako Pista Txapelketak gozatu ahal izan genituen eta gure txirrindulariek 3 domina eskuratu zituzten belodromoan. Josu Etxeberriak brontzezkoa lortu zuen puntuazio-proban eta Bakarne Gonzalezek beste biak eskuratu zituen: zilarrezko bat Keirinen eta bestea, brontzezkoa, Scratch modalitatean. Egun batean Pistako Txirrindularitza ezagutuko dugu txapeldun hauek elkarrizketatuz.

 

 

AGENDAri begira

Arratsalde honetan waterpoloa protagonista izanen da. 19:15ean Amayan Espainiak Hungriaren aurka jokatuko du. Maila handiko partida izanen da Europako Ligakoa baita eta final laurdenak jokoan daudelako. Talde espainiarran Alberto Munarriz jokalari nafarrak jokatzen du eta aukera ona da kirol honetako hoberenak akzioan ikusteko. Miguel Indurain Fundazioari esker Nafarroan izanen dugu partidu internazional hau eta guztiok gonbidatuta gaude.

Erlazionatuak

Rebeca Contin, Iraia Arbeloa

Euskalerria Irratia 2018 api 10 Iruñerria

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!