Maiatzaren 25ean eta 26an Zitatelan eginen dute Iruña Rock jaialdia eta dagoeneko bertan ariko diren taldeen kartela itxi dute.
Bi egunez, rock musikaren agertoki bihurtuko da Iruñea
Ostiralean ekingo diote festari. Orduan igoko dira oholtzara Doctor Deseo, El ultimo ke zierre, Reincidentes, Tremenda Jauria, Vendetta (eta bertantxe agurtuko ditu jarraitzaileak Vendetta taldeak, hamar urteko ibilbidearen ostean), Rat-Zinger, Kop, Penadas por la ley, Traccion eta Thursday's Pussy Dogs.
Larunbatean, La raiz, La M.O.D.A., Lehendakaris muertos, Narco, Zoo, Bourbon kings, Mala reputacion, Governors, Attikus Finch eta Impedanzia taldeen txanda izango da.
Bi eguneko bonua 45 euroan dago eskuragarri. Eguneko sarrerek, berriz, 28 euro balio dute