Gaur, martxoaren 26an, astelehenarekin, Ematic zentroan (Compañía k., 29) antolatzen diren gaitasun teknologiko eta digitaletan trebatu eta ahalduntzeko 12 ikastaroetan izena emateko epea zabaldu du Iruñeko Udalak. Adin guztietako emakumeei zuzenduak dira, informatika-ezagutzak izan zein ez, hainbat maila eta iraupenetakoak. Apirilaren 10era bitarte, asteartearekin, eman daiteke izena. Iruñean erroldatuta daudenek lehentasuna izango dute, eta lekuak zozketa bidez esleituko dira.
IKTen inguruko hastapen-mailako bost ikastaro eskainiko dira, 60 urtetik gorako emakumeendako, non ikasiko baitute erabiltzen tableta eta Windows 7 duten ordenagailuak, Interneten nabigatzen, Interneten bidez buruari eragiten eta smartphoneari ahalik eta etekin handiena ateratzen. IKTen prestakuntza aurreratua nahi duten emakumeendako, testu-editoreak zein kalkulu-orriak erabiltzen eta album digitalak sortzen sakontzeko ikastaroak eskainiko dira. Halaber, maila aurreratuko beste ikastaro batzuetan irakatsiko zaie ahalik eta etekin handiena ateratzen telefono adimendunari, tabletaren erabilerak eta funtzionaltasunak ezagutzen, egiaztagiri digitala eta sinadura elektronikoa erabiltzen eta fitxategi eta programekin (instalazioa eta desinstalazioa) lan egiten. Gainera, sei tutoretza-saio telematiko egongo dira, unean-unean, whatsapp, Googleren egutegia eta smartphoneko argazkiak kudeatzean ikasteko.
Interesa duten emakumeek izena eman beharko dute 010 Herritarrendako Arreta Telefonoan (948 420 100, Iruñeaz kanpotik, mugikorretik edo telefono-operadore baten tarifa lauaren barruan deitzen bada). Arreta-ordutegia 08:00etatik 19:00etara da. Argibide gehiago eskura daitezke www.pamplona.es webgunean, 948224594 telefonoan eta zentroan bertan (Compañía k. 29).
Udal baliabide honek ere aukera ematen du ordenagailuak eta Internet modu librean erabiltzeko, zalantzak argitzeko laguntzarekin, @CCEDETIC programari esker. Zentroa astelehenetik ostiralera dago zabalik, 10:00etatik 13:30era eta 16:00tatik 19:30era; eta larunbatetan, 10:00etatik 13:00etara.
Zentroaren helburuak dira urratsak egitea berdintasuna erdiesteko bidean eta gizon eta emakumeen arteko arrakala digitala txikitzea, eta horretarako adin guztietako emakumeen eskura jartzen ditu IKT baliabideak eta zerbitzuak. Hori horrela, Udalak zenbait ekimen bultzatzen ditu, xede dutenak emakumeen desabantaila desagerraraztea Internetaren, ordenagailuaren, sare sozialen eta mugikorren erabileraz bezainbatean; izan ere, desbantaila hori ekonomia, politika, gizarte, kultura edo lan arloetan ematen diren bestelako desparekotasunei gehitzen zaie.
Compañía zentroa. IKT-gaitasunak berdintasuna lortzera bidean. Enred@tic
Hasierako prestakuntza. 60 urtetik gorako emakumeak.
- Tableta nola eta zertarako erabili. Apirilak 23 – Maiatzak 4. 18:00 – 19:30. (12 leku)
- Windows 7 ordenagailua erabiltzea. Apirilak 7 – Maiatzak 18. 10:00 – 11:30. (12 leku)
- Interneten nabigatzen ikasi. Maiatzak 21 – Maiatzak 25. 18:00 – 19:30. (12 leku)
- Buruari eragin, Interneten bitartez. Maiatzak 28 – Ekainak 1. 18:00 – 19:30. (12 leku)
- Nola erabili probetxuz smartphone mugikorra. Ekainak 18 – Ekainak 29. 12:00 – 13:30. (12 leku)
Prestakuntza aurreratua. Adin guztietako emakumeak
- Testu-editoreen erabileran sakontzea (testu-edizio aurreratua). Apirilak 23 – Maiatzak 4. 16:00 – 17:30. (12 leku)
- Nola erabili probetxuz smartphone mugikorra. Maiatzak 7 – Maiatzak 18. 12:00 – 13:30. (12 leku)
- Nola erabili kalkulu-orriak? Maiatzak 21 – Ekainak 1. 16:00 – 17:30. (12 leku)
- Album digitalak sortzea. Ekainak 4 – Ekainak 15. 10:00 – 11:30. (12 leku)
- Tableta nola eta zertarako erabili. Ekainak 4 – Ekainak 15. 12:00 – 13:30. (12 leku)
- Ikasi egiaztagiri digitala eta sinadura elektronikoa erabiltzen. Apirilaren 21etik maiatzaren 19ra, larunbatetan. 10:00 – 11:30. (12 leku)
- Ikasi fitxategiekin (kopiatu, grabatu, USBa erabili) eta programekin (instalatu eta desinstalatu) lan egiten. Ekainaren 2tik 30era, larunbatetan. 10:00 – 11:30. (12 leku)
Tutoretza-saio telematikoak
- Nola pasa argazkiak smartphonetik ordenagailura? Apirilak 18. 18:00 – 19:30. (12 leku)
- WhatsAppeko komunikazio-aukerak esploratzea. Maiatzak 9. 17:30 – 19:00. (12 leku)
- Ezagutu Google Maps-en baliabideak smartphonean. Maiatzak 16. 17:30 – 19:00. (12 leku)
- Ezagutu Googleren egutegiaren baliabideak Ekainak 6. 17:30 – 19:00. (12 leku)
- Nola pasa argazkiak smartphonetik ordenagailura? Ekainak 13. 17:30 – 19:00. (12 leku)
- WhatsAppeko konfigurazio-aukerak esploratzea. Ekainak 20. 17:30 – 19:00. (12 leku)