Gartxot Hualde eta Ivan Carmona taldekideek oso azkar mugitzen direla erran digute: "Erraztasun handia daukagu konposatzeko". Ostiraleko festan haien EP berri hori aurkeztuko dute baina batez ere haien bost urtetako ibilbidea ospatzeko festa berezia izanen dela diote. Haien diskoetan kolaboratu duten musikari batzuk izanen dira bertan zuzenean parte hartzeko eta aurretik "Bultz" eta "Erdoil" taldeak arituko dira. Hitzordua datorren ostiralean, martxoaren 23an, Zentralen 19:30ean.