Nafarroako Gobernuak 2.137 lanpostuko Lan Eskaintza Publikoa proposatu du

Euskalerria Irratia 2018ko mar. 13a, 19:01

1.141 plaza irakaskuntza arlokoak izanen lirateke, 635 osasun arlokoak eta 361 plaza gainerako kategoria profesionaletakoak.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilari Mª José Beaumontek abenduaren 20ko prentsaurrekoan iragarri zuenez, Funtzio Publikoko Estatu Idazkari Elena Colladorekin hainbat bilera egin ondoren, Nafarroako Gobernuak 2.137 plaza dituen aparteko lan eskaintza publikoa deitzeko proposamena egin die gaur eguerdian, Nafarroako Foru Komunitateko eta honen erakunde autonomoetako funtzionari eta langileen negoziaziorako Mahai Orokorrean ordezkatutako sindikatuei.

Beaumont kontseilariarekin batera, Mahai Orokorren parte hartu dute Hezkuntzako kontseilari María Solanak eta Osasuneko kontseilari Fernando Domínguezek.

Egonkortzeko aparteko Lan Eskaintza Publiko hau 2017rako Estatuko Aurrekontu Orokorretan gaitutako aparteko prozesuaren emaitza da. 2017. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko 3/2017 Legearen 19.6 artikuluan xedatutakoaren arabera, bertan aipatutako sektore batzuetan, administrazio publikoek, ohiko ordezkatze-tasarekin batera, aldi bateko enplegua egonkortzeko tasa osagarri bat ere baliatu ahalko dute, gutxienez 2016ko abenduaren 31aren aurreko hiru urteetan aldi batez eta etengabe okupatuta egon diren aurrekontuei atxikitako plazen ehuneko 90 ere barne hartuz.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta honen erakunde autonomoak osatzen dituzten plaza guztiak aztertu ondoren, Estatuko 2017rako Aurrekontu Orokorren 3/2017 Legearen 19.6 artikuluan jasotako baldintzak betetzen dituzten plazen guztizko kopurua zehaztu da: 2.137 plaza, guztira. Hauek guztiak, Nafarroako Gobernuak luze gabe, Funtzio

Publikoaren Mahai Orokorrak gaur eguerdian egindako bileran irekita gelditu den erakunde sindikalekiko negoziazioaren ondoren deituko duen egonkortzeko aparteko LEP batean bilduko dira.

1.141 plaza Hezkuntzan

Hezkuntza Departamentuak 1.141 plaza definitu ditu aparteko LEP honetarako, aldi-batekotasuna duten espezializate guztiak barne hartuz, ahal den neurrian, gaztelaniaz nahiz euskaraz. Horretatik baztertu dira Maisu-Maistren Kidegoari dagozkion espezialitateak, ahalik eta gehien doitu baitira PAIaren inplementazioari atxikitako arazoak saihesteko xedez.

Hezkuntza kontseilari, Maria Solanak Hezkuntza arloari dagozkion plazen inguruan azaldu duenez, “ez da aldatu abenduan jada iragarri genuen zifra hura”.

1.141 plazetatik, 689 Bigarren Hezkuntzakoak dira (441 gaztelaniaz eta 248 euskaraz) eta 430 plaza Maisu-Maistren Kidegoari dagozkio (254 gaztelaniaz eta 176 euskaraz). Era berean, aparteko LEPean, Musika eta Arte Eszenikoetako Katedradunen Kidegoei dagozkien 22 plaza deitzea aurreikusi da, den-denak gaztelaniaz.

Aparteko LEP honetarako proposatu diren 1.141 plazetatik, 717 gaztelaniaz izango lirateke eta 424 euskaraz.

635 plaza eremu sanitarioan

Osasun-langileei dagokienean, 635 plaza sendotzeko Enplegu Publikorako Eskaintza proposatzen da: plaza horietatik 621 Osasunbidea zerbitzurako dira eta beste 14ak Nafarroako Laneko eta Osasun Publikoko Instituturako. Kategoria profesionalak kontuan hartuta, honela banatzen dira plazak: 242 diplomatu sanitario, 235 mediku-plaza, 100 plaza erizaintzako laguntzako zaintzen teknikoenak, 33 tekniko sanitario (17 plaza erradiodiagnosiko tekniko espezialistenak, 11 laborategiko tekniko

espezialistenak eta 5 dokumentazio sanitarioko tekniko espezialistenak) eta, azkenik, zaindarien 25 plaza.

Fernando Domínguez Osasuneko kontseilariak nabarmendu duenez, “egonkortzerako EPE bat da, non Ogasuneko Ministerioak ezarritako irizpideekin bat etorrita dei daitezkeen plazen %100a deitu den. Maila guztietako plazak deitzen direla nabarmendu behar da (A, B, C, D eta E), eta plaza horien %75a mediku eta diplomatu sanitarioei zuzenduko zaie (erizaintzako langileak nagusiki). Zentzu horretan, Osasun Departamentuak funtsezkotzat jo du lanbideak ezartzea, enplegu publikorako eskaintza-deialdietan murgilduta dauden beste erkidego batzuetako dei efektuaren aurrean. Lehenetsi egin dira, gainera, betetzen zailagoak diren espezialitate eta lanpostuak, pediatriakoak edo lehen mailako arretako medikuenak esaterako, non profesionalen defizit nabarmena dagoen”.

Medikuentzat deitutako 235 plazetatik, 171 plaza berrogei espezialitate baino gehiagoko mediku espezializatuentzako dira, eta gainerako 54ak beste mediku sanitario batzuentzako. Honela banatuko da eskaintza: 34 plaza lehen mailako arretako medikuentzako, 22 plaza lehen mailako arretako pediatrentzako, 21 plaza anestesia eta erreanimaziorako, 19 plaza kirurgia ortopedikorako eta traumatologiarako, 11 barne-medikuntzarako, 11 psikiatriarako, 10 larrialdietako zerbitzu normaleko medikuentzako, 10 obstetrizia eta ginekologiarako, 10 psikologiako espezialista klinikoentzako, 9 kirurgia orokorrerako eta digestio-aparaturako, 8 erradiodiagnosirako, 6 medikuntza fisiko eta errehabilitaziorako, 6 urologiarako, 5 albaitaritzarako, 5 kardiologiarako, 5 ospitale-farmaziarako, 5 larrialdietako mediku laguntzaileetarako, 4 oftalmologiarako, 3 pneumologiarako, 3 onkologia medikorako, 2 digestio-aparaturako, 2 endokrinologia eta nutriziorako, 2 hematologia eta hemoterapiarako, 2 medikuntza intentsiborako, 2 nefrologiarako, 2 neurologiarako, 2 pediatria eta bere eremu espezifikoetarako, 2 urgentzietako pediatriarako, 1 alergologiarako, 1 analisi klinikoetarako, 1 ahoko kirurgia eta aurpegi-masailetako kirurgiarako, 1 kirurgia plastiko, estetiko eta konpontzailerako, 1 kirurgia torazikorako, 1 M-Q dermatologia

eta benereologiarako, 1 geriatriarako, 1 neurokirurgiarako, 1 onkologia erradioterapikorako, 1 otorrinolaringologiarako, 1 erradiofisikaospitalariorako eta 1 erreumatologiarako.

Enplegu publikorako eskaintza honek diplomatu sanitarioen 242 plaza eskaintzen ditu osotara: horietatik 206 erizaintzakoak, 20 fisioterapiakoak, 15 emagin-plaza eta elikadurako tekniko-plaza 1.

361 plaza gainerako kategoria profesionaletarako

Irakasleentzako eta langile sanitarioentzako aipatutako plazez gain, Foru Gobernuak langile publikoen ordezkariei negoziaziorako gaur helarazi dien proposamenak 361 lanpostu gehitzen ditu beste kategoria profesional batzuetan; horietatik 136 administrazioko laguntzaileen plazak dira (127 Osasunbideari atxikiak eta 9 Nafarroako Laneko eta Osasun Publikoko Institutura atxikiak), eta beste 98 Zerbitzu Anitzen Enplegurako (Osasunbideari atxikiak).

Ohiz kanpoko EPE honetan aurreikusitako gainerako plazak honakoak dira:

- Zerbitzu orokorretako 27 plaza (Eskubide Sozialen Departamentura atxikiak).

- Basoen zaintzako 26 plaza (Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko Departamentura atxikiak).

- Gerontologiako zaintzarako 17 plaza (Eskubide Sozialen Departamentura atxikiak).

- 14 zaintzaile-plaza (Eskubide Sozialen Departamentura atxikiak).

- Haur Hezkuntzako 11 hezitzaile-plaza (Eskubide Sozialen Departamentura atxikiak).

- Enpleguaren prestakuntzarako erdi mailako titulatuen 9 plaza (Nafarroako Enplegu Zerbitzura atxikiak).

- Lehen mailako ofizialen 9 plaza (Osasunbideari atxikiak).

- Errepideetarako 6 zaintzaile-plaza (Garapen Ekonomikorako Departamentura atxikiak).

- Lan arriskuen prebentziorako erdi mailako unibertsitateko titulatuen 3 plaza (Nafarroako Laneko eta Osasun Publikoko Institutura atxikiak).

- Sistema informatikoen erdi mailako 3 tekniko-plaza (Osasunbideari atxikiak).

- Arkitekto teknikoko 2 plaza (Nafarroako Zerga Ogasunari atxikiak).

María José Beaumont kontseilariak iragarri duen moduan, Gobernu honen konpromezua da, 2015-2019 Akordio Programatikoari jarraiki, lan publiokoan denborazkotasuna ahalik eta gehien murriztea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!