Hiriartea kultur garaikide zentroak irudi berria estreinatu du

Euskalerria Irratia 2018ko mar. 12a, 12:47

H eta A hizkiekin jolas bisuala egiten du, eta espazioaren modernitatea nabarmendu nahi du

Hiru dimentsiotako bertsioan, irudi berria H izatetik A bihurtzera pasatzen da, eta kolorez aldatzen da behin eta berriz. Bi dimentsiotakoan, irudi beltza izanen da.

Irudia aukeratzeko, Udalak esleipena antolatu zuen, 13.000 euroko gehienezko aurrekontuarekin. Irabazlea Artworks Comunication agentzia izan da.

Sortzaileek azaldu dutenez, tipografia lineala, artearekin loturiko ikonografia eta Ziudadelarako espreski sorturiko bitartekoak erabili dituzte. Eta helburua irudi garaikide eta modernoa sortzea izan da, baita sinplea ere.

Hiriartea proiektuak Ziudadelan kultur garaikide zentroa sortu nahi du, topoketari, jakintzari eta gozamenari ateak zabaltzen dizkion espazioa, hain zuzen ere. Maider Beloki Hezkuntza eta Kultura zinegotziak eta Maitena Muruzabal areaburuak azaldu dutenez, Hiriartea Iruñearen kultur politika berriaren ardatz nagusietakoa da.

Resultado de imagen de hiriartea

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!