Berdintasunerako araudia eratuko du Iruñeko Udalak

Euskalerria Irratia 2018ko mar. 7a, 08:13

Berdintasunerako araudia sortuko dutela eta eraso sexisten aurkako kanpaina auzo zein jai-guneetara hedatzea izanen dira 2018rako erronkak.

Berdintasuna sustatzeko politikak eta aurrera begirako egitasmoak aurkeztu ditu gaur Iruñeko Udalak. Berdintasunerako eta LGTBI kolektiborako zinegotziak, Laura Berrok zenbait egitasmoren berri eman du gaur. Berdintasunerako araudia sortuko dutela eta eraso sexisten aurkako kanpaina auzo zein jai-guneetara hedatzea izanen dira 2018rako erronkak.

Berdintasunerako hirugarren plana 206-2022 ere martxan jarria dago eta horren barruan sortu nahi dute Berdintasunerako araudia. Berdintasuna modu transbertsalean landu-beharra dela eta, aurrekontuetan ere genero ikuspegia txertatzea beharrazko jo du Berrok. Informazioa zabaltzeko interneteko atari espezifiko bat ere izatea aurreikusi dute.

Emakumea espazio publikoan ikusarazteko lanean segiko du Udalak eta emakumeek dituzten beharrei egokitzea ere bilatuko da. Gainera, Eraso sexistarik gabe, Iruñea aske goiburuarekin jai-guneak, aisialdirako tokiak eta Prebentzio Protokoloa ere jarri nahi dute martxan:

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!