Hori da Suakai taldeak duen proiektu berria. Hiru disko grabatu nahi dituzte: "Suakai on the rocks", "Raíces" eta "Suakai eléktriko" hiru hilabetean. Hasiera batean erokeria bat iruditu zitzaiena martxan jartzea erabaki dute Josu Erviti eta Ainhoa Portu Suakaiko kideek. Suakai musika talde bat baino gehiago da, Nafarroako musikari profesionalen lehendabiziko plataforma baita. Ivan Carmona eta Claudia Osesek sortu zuten eta berrogei musikari inguru biltzen ditu egun. Hiru disko hauek grabatu ahal izateko Crowdfunding bat jarri dute abian Verkami plataforman. Lehendabiziko helburua zortzi mila euro lortzea zen eta hogeita hamasei ordutan lortu zuten. Diskoak grabatzeko hamabost mila euro behar dituzte, eta hortik gora lortzen duten guztia Nafarroako Medicus Mundi gobernuz kanpoko erakundearen bi proiektutara bideratuko da: Kongo Errrepublikan amaetxe bat eraiki eta Iruñean gazteriak parte hartzeko gune bat zabaldu. Apirilaren 10era arte izanen da aukera kanpaina honetan parte hartzeko proiektu hauek guztiak lagundu ahal izateko.
Suakai 2016an arte eta musikaren munduan eraberritzeko helburuarekin sortu zen. Musika eta ikuskizun eszenikoen ekoizpen zein musika-estilo desberdinetako kontzertuetan espezializatutako musikariak biltzen dira bertan. Azkeneko lanen artean: “Raíces”, “Obertura Flamenca”, “Suakai EléKtrico” edo “Suakai …a lo Clásico” lanak azpimarra daitezke.