Katakrak liburudendatik izanen da Euskalerria Irratiko goizeko saioa

Euskalerria Irratia 2018ko mar. 2a, 08:46

Metropoli Forala saioa zuzenean Katakrak liburudendatik eginen dute gaur Euskalerria Irratiko lankideek. Liburutegiaz, kantinaz eta espazio irekiaz mintzatuko dira hainbat lagunekin. 

Katakrak liburudendatik zuzenean ariko dira 9:00etatik 11:00etara Juan Kruz Lakasta eta Pello Argiñarena lankideak. Euskalerria Irratia beste behin kalera atera da eta oraingoan Kale Nagusiko liburudenda aukeratu dute zuzeneko saioa egiteko. 

Katakrak liburudendaz ariko dira lehenbizi. Hasteko, kantinaz mintzatuko dira Xabi Maezturekin. Gero liburutegia aztertuko dute Nerea Fillatekin eta espazio irekiaz hitz eginen du Maitane Unzuk. Ikuspuntu Jaialdia atzo bertan aurkeztu zuten Katakraken eta Garbiñe Ortega zuzendari artistikoarekin ere izanen dira gaur Euskalerria Irratiko lankideak. Alde Zaharraren inguruan, egindako diagnostikoaz mintzatuko da Amaia Canbra eta amaitzeko, Kale Nagusian barrena ibiliko dira Xabier Santamariarekin. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!