Irabazi asmorik gabeko LGTBI elkarteek "aniztasuna eta berdintasuna" bultzatuko dituzten egitasmoak egiteko, 20.000 euroko diru-laguntza atera du Iruñeko Udalak. Eskatzaile bakoitzak, gehienez ere, 4.000 euroko laguntza eskura dezake -elkarteak eta eragileak elkar daitezke, eta batera eskatu gisa horretako laguntzak-.
Laguntzak LGTBI elkarteentzako "erreminta" izatea nahi du udalak. LGBTI pertsonen giza eskubideak hala bermatzen direlakoan dago, halaber.
Nafarroako Boletin Ofizialean egin zuten laguntzen iragarpena, otsailaren 23an.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!