‘Egizu!’ kanpaina abiatu du Nafarroako Gobernuak emakumeen ahalduntzea sustatzeko

Euskalerria Irratia 2018ko mar. 1a, 18:36

Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruan exekutiboak sentsibilizazio-kanpaina abian jartzen duen lehen aldia da. Mezu nagusia “Zure ahalduntzea, berdintasuna lortzeko gakoa” da.

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren bitartez, "Hazlo – Egizu" goiburua duen kanpaina abian jarri du, emakumeek bizitza sozialeko maila guztietan parte hartzeko duten eskubidearen inguruan gizartea sentsibilizatzeko eta emakumeen jabekuntza haurrak direnetik sustatzeko helburuekin.

Emakumeen Nazioarteko Egunaren karira eginiko egitasmoa da. "Gizartea sentsibilizatu nahi dugu emakumeen eskubideen, parte hartze osoaren eta ahalduntzearen inguruan", azaldu du institutuko zuzendari Mertxe Leranozek.

Kanpainarako, ikus-entzunezko hiru pieza eta kartel bat egin dira, eta Nafarroako Gobernuaren zerbitzuetan banatuko dira, eskatzen duten tokiko erakundeei emateaz gain: ikastetxeak, zentro sozialak, osasun-zentroak eta bestelakoak. Ikus-entzunezko piezak telebistan, zinematan eta sare sozialetan emango dira; kartela, berriz, prentsa idatzian, digitalean eta markesinetan ere ikus ahal izango da.

Mezu nagusia “Zure ahalduntzea, berdintasuna lortzeko gakoa” da, eta, horrekin batera, “HAZLO, EGIZU” goiburua du. Hain zuzen ere, gizartearen mezu bat izan daiteke berdintasun gehiagoko balioak behar direlako, edota pertsona bakoitzak bere eremuan berdintasunaren alde egin dezakeenerako deia, nahiz emakumeen arteko mezua, ahalduntzea haien arteko sareetan ere oinarritzen baita, eta beste emakumeen indarrak, trebetasunak eta aginteak duten eraginean, elkarren artean indartzen diren funtsezko botore horiek erakusten baitituzte; ondorioz, elkarrekiko eragina sortzen da.

Halaber, kanpainaren bitartez, Nafarroako Gobernuaren asmoa da balio sozialen aldaketa-prozesua sustatzea, estereotipatutako erreferentzia-ereduak gainditzea eta herritar guztiek bultzatutako aukera positiboak sortzea, emakumeen lidergoa eta parte-hartzea lortzeko bizitzako alderdi guztietan.

Euskarri anitzeko kanpaina izanen da. Idatzizko hedabideetan, webguneetan eta autobus geltokietan iragarkiak txertatzeaz gainera, hiru spot argitaratuko dituzte ikus-entzunezko hedabideetan nahiz zinema aretoetan. Ikastetxe, osasun etxe eta bestelako zentro publikoetan ere banatuko dituzte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!