Gaur Jakoba Errekondok 'Landareak lantzen' hitzaldia eskaini behar zuen Ingurumen Heziketarako Museoan 19.00etan eta ordu bete beranduago Mikel Martinez eta Itziar Agirreazkuenagak Dario Fo eta Franca Rameren lan batzuen inguruko antzezlana eskaini behar zuten Nafarroako Antzerki Eskolan, baina errepideen egoera dela eta bi-biak bertan behera utzi dituzte.
Bai eginen dela, aurrikusia zegoen bezala, Katakrak aretoan eta 19.00etan 'Euskara, bila ditzagun ardatzak periferian' solasaldia, Garrazi Arrula, Sustrai Colina eta Juan Kruz Lakastarekin.