Hitzarmen Ekonomikoaren berri emateko jardunaldi bat eginen da ostiralean

Euskalerria Irratia 2018ko ots. 26a, 20:13

Cristobal Montoro eta Mikel Aranburu hitzarmenaren sinaketa ekitaldian.

Nafarroako Gobernuak eta Kontuen Ganberak antolatutako saio hau ostiral honetan eginen da Baluarten, 9:00etatik 13:30ak arte.

Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak eta Kontuen Ganberak sustatutako jardunaldian, ostiral honetan, martxoaren 2an, Nafarroaren eta estatuaren arteko Hitzarmen ekonomikoa landuko da, berriki izan duen eguneratzeren harira. Saioa goizez izango da, 9:00etan hasi eta 13:30ak arte, Baluarten. Aurrez helbide honetan izena eman ondoren: jornadaconvenio@navarra.es

Ekintza honen bitartez, bai Nafarroako Gobernuak eta bai Kontuen Ganberak, herritarrentzako irisgarriagoa bilakatu nahi dute Hitzarmen Ekonomikoa bezalako erreminta garrantzitsu bat. Foru Komunitatearen finantziazio-sistema propioa da hitzarmena, bere zerga-burujabetzaren berme, Konstituzioak babestua eta foru-lurraldeetako eskubide historikoetan gordea.

Hortaz, interesa duen edonorentzako egongo da saioa zabalik, datorren otsailaren 28a barne aurrez izena emanda, eta Hitzarmen Ekonomikoaren ezagutza oinarritzat hartuz, Nafarroako Hitzarmen Ekonomikoan dauzkan ondorioak eta etorkizunera begira landu beharreko erronkak lantzearekin batera.

Hala, eta lehen zati batean, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zuzenbidearen historiako irakasle den Roldan Jimenok, hitzarmenaren jatorri eta bilakaera izango du hizpide, Javier Zabaleta, zuzenbidean eta aholkularitza juridkoan aditua eta Luis Esain, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendariak Nafarroak arlo honetan dauzkan eskuduntzak eta zuzeneko eta zeharkako zergen inguruan zein Estatuko zerga-bilketaren gainean arituko dira

Hizlariekin solasaldia jorratu ondoren, Nafarroak Estatuari egiten dion ekarpen ekonomikoa landuko da (metodologia eta 2015 urteko oinarriko ezartzea), Hitzarmen Ekonomikoko Zerbitzuko zuzendari den Maite Domínguezen eskutik; gero, erronka eta aukera berriak aztertuko dira, Mikel Aranburu Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren eskutik.

Jardunaldiaren irekiera ekitaldian Uxue Barkos, Nafarroako Lehendakariak eta Asunción Olaetxae, Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakaria izango dira, itxiera ekitaldian berriz, Aranburu kontseilaria eta Nafarroako Legebiltzarreko lehendakaria Ainhoa Aznarez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!