Rakugoa euskaraz Zaldiko Maldiko elkartean

Euskalerria Irratia 2018ko ots. 22a, 18:38

Japoniako ipuin-kontaketa tradizionala eskainiko dute Hiromi Yoshida irakasle eta idazleak eta Azpeitiko Rakugo Ekipoak ostiralean, 19:30ean.

Hiromi Yoshida andere japoniar euskalduna da ekimen honen sustatzailea. Berak euskara ikasi zuen hasieran Japonian eta gero hemen Euskal Herrian, Lazkaoko euskaltegian. Gaur egun Japoniako hainbat unibertsitatetan irakasten du euskara eta urtean bitan etorri ohi da egonaldi laburrak egitera Azpeitiako hizkeraren inguruko ikerlana egiten ari delako.

Berak hautatu eta itzuli ditu hainbat antzerki pieza labur ikuskizun hau osatzeko.  

Erlazionatuak

Hiromi Yoshida, Rakugoa euskaraz

Euskalerria Irratia 2018 ots 22 Iruñerria

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!