Txantreako Salestarren eraikinean auzoko unitate berria jarriko dute eta ekitaldietarako aretoa berrituko

Euskalerria Irratia 2018ko ots. 21a, 20:55

Iruñeko Udalaren Hirigintza batzordeko kideek bisitatu dute eraikina. Udalak milioi bat euro inbertituko ditu egokitzapen lanetan.

Joan den urtearen bukaeran osoko bilkuran aurrekontuen moldaketa onartu zuen Udalak eraikina erosteko. 1.046.016 euro baliatu zituen eraikinaren bi heren erosteko.

Orain egin behar diren lanak eraikina berritzeko, egokitzeko eta irisgarri egiteko izanen dira, gehien bat. Hilabete barru hasteko helburua dute.

Ikastetxe izandakoan dagoen ekitaldietarako areto nagusia berritzeko eta egokitzeko proiekturako 545.351,40 euro bideratuko dira. Egin beharreko lanen artean igogailu baten instalazioa dago. Lan hauetarako lau hilabeteko denbora tartea beharko dutela kalkulatzen dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!