Itsaso Olaizola Azurmendi, Zuzenbidean eta magisteritzan lizentziatua. Ekogunea-ko hizkuntza-ekologia eta formazio arduraduna, UEUkidea eta LUHI graduondoko Batzorde Akademikoko kidea izanen da irakasleetako bat. Berak esan digu zertaz arituko diren ikastaro honetan: “Euskarazko murgiltze ereduari esker, euskarari bultzada handia eman zaio, gazte asko eskolan euskaldundu dira. Baina datuek eta bizipenek erakutsi digute eskola soilik ez dela nahikoa izaten ari gure ikasle eta haurrak euskaldun osoak bilakatzeko (bereziki etxean eta eremu hurbilean euskaraz bizi ez badira), eta urteek aurrera egin ahala erderarako joera areagotu egiten dela. Zergatik? Zer egin dezakegu gurasoek eta irakasleek eskolan eta baita eskolatik kanpo ere, haur eta gazteek euskaraz bizitzeko aukera eta erabakia hartu dezaten? Haurren hizkuntzen jabekuntza prozesuetan eta sozioalizazioan zein dira helduon interbentzio modurik eraginkorrenak? Eta batez ere, Zer egin dezakegu elkarrekin, modu ekosistemikoan, gure hezkuntza komunitateko kide garenok?
Tailer honetan hizkuntza praktika ekologikoak identifikatzeko gutako bakoitzaren motibazio eta portaerak aztertzetik abiatuko gara eta taldean konpartitu ditzakegun begirada, ezagutza eta praktikak identifikatu ditugu.”