Sanferminak 78 plataformak antolatutako jardunaldiak izanen dira astearte, asteazken eta ostegunean. Xedea da "bestelako trantsizioak" izan zirela gogoan hartzea eta hausnartzea. Jardunaldi hauetara gonbidatuak izan diren guztiak bi ezaugarri betetzen dute: Trantsizioa lehen petsona bezala bizi izatea, talde politiko edo sozial ezberdinetako kide aktibo bezala, eta momento horretatik gaur arte antzeko lana egiten jarraitu dutela, garai haietan babestu zuten baloreekin konprometitutak.
Jarduera guztiak Kondestable Jauregian izango dira arratsaldeko 19:00etan.
Otsailak 20, asteartea
TRANTSIZIOA NAZIONALITATEETAN (gaztelaniaz)
Trantsizioaz eman diguten irudia prozesu zentralista eta elitista batena izan da, Madrilen egindako akordio eta hitzarmenetan oinarriturik. Alabaina, izan baziren beste “trantsizioak”, beste herri batzuk, bestelako borroka politiko, sozial eta nazionalak – Galizian, Katalunian eta Andaluzian, kasu-, kontatu ez dizkigutenak.
- Hizlariak:
Xoxe Manuel Beiras Torrado (Galiza)
Juan Manuel Sánchez Gordillo (Andalucía)
Gabriela Serra Frediani (Catalunya)
Otsailak 21, asteazkena
ERREFORMARI EZ, TRANTSIZIOA EUSKAL HERRIAN (euskaraz)
Trantsizioak izan zuen oztoporik handiena Euskal Herria izan zen. Gure herriak, maila sozialean zein politikoan edo hauteskundeetan, agertu zuen arbuioa funtsezkoa izan zen. Horrekin batera, Erreformari aurre egin zion mugimendu sindikal, sozial eta politikoaren aurkako errepresio orokorra.
- Hizlariak:
Patxi Zabaleta Zabaleta, nafar parlamentario ohia
Petxo Idoiaga Arrospide, EHUko irakaslea
Laura Mintegi Lakarra, EHUko irakaslea eta idazlea
Otsailak 22, osteguna
TRANTSIZIOA ETA 1978KO SANFERMINAK (gaztelaniaz)
“Gurea hutsegiteak dira; haiena, erailketak” erran zuen Martin Villa ministroak 1978ko Sanferminei buruz. Benetan hutsegite bat izan al zen? Garai hartan jazotako gertaera antzekoekin (Jurramendi, Maiatzaren lehena, Amnistiaren aldeko astea…) izan al zuen harremanik? Orduko Nafarroan bere etorkizun instituzionalaz eztabaidatzen ari zen.
- Hizlariak:
Emilio Majuelo Gil, Historialaria
Josu Chueca Intxusta, Historialaria
Begoña Zabala González, Feminista