Julio Soto eta Amets Arzallusen emanaldia ostegunean Ingurumen Heziketarako Museoan

Euskalerria Irratia 2018ko ots. 12a, 20:28

Amets Arzallus eta Julio Soto bertsolariak.

Asteartean Ines Begoa ipuin kontalaria arituko da euskaraz eta ostegunean bertso saioaz gain, bizitxokoa eta jostailuak trukatzeko guneak zabalduko dira.

“Munduaren taupada”: Ines Bengoa ipuin kontalaria familiendako ipuinak kontatuko ditu asteartean, hilaren 13an,18:00etatik aurrera.
Piriniotako bihotzera espedizioa izeneko hitzaldia eskainiko dute gaztelaniaz Victor Abendaño eta Arturo Hermoso de Mendoza espeleologoek, asteartean, 18:30ean. Ilaminako Ateetatik sartuta (Larran), 1.385 metroko sakoneran zer dagoen ezagutzeko aukera izanen dugu leize sakon honen esplorazioan 5 urte daramatzaten espeleologoen hitzaldian.  

Ostegunean Amets Arzallus eta Julio Soto lurraren erraietara eramanen gaituzte bertsoz, 18:30etatik aurrera.

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!