Gazteei bideratutako etxebizitzak sortuko dituzte Konpainia kaleko eraikinean

Euskalerria Irratia 2018ko ots. 12a, 08:50

Guztira 4 etxebizitza izanen dira gazteentzat eskuragarri. Nasuvinsa enpresa publikoak eraberrituko du eraikina. Proiektu teknikoa idazten ari dira une hauetan. 

Nasuvinsaren eraikina da Konpainia kaleko 3. Duela hilabete batzuk gazte batzuek okupatu zuten eraikina da, ondoren, Kaparrosoko etxebizitza okupatzera jo zutenak. Orain, eraberritu eginen dute eraikina eta gazteentzako alokairua sustatuko dute. Lau izanen dira guztira etxebizitzak eta momentuz proiektua idazten ari dira. 

Eraberritze lanak Rufino Bruguera eta Javier Javat arkitektuei esleitu diete. Arkeologikoki egoera zein den aztertzen ari dira eta igogailua non kokatuko litzatekeen aztertzen. Lau izanen dira beraz eraikiko dituzten etxebizitzak, horietako bat duplexa izanen da eta etxabea merkataritza gunerako bideratuko da. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!