Hasiera batean aurreikusitakoa baino txikiagoak izanen dira Salestarren orubean eraikiko diren pisuak: 17 solairu izanen zituen luzeenak hasiera batean baina atzo, Hirigintza batzordean aldaketak onartu zituzten. 17 solairu izan ordez, azkenik, 14 izanen ditu dorrerik altuenak. Hala adostu zuten atzo. Botazioan Geroa Bairekin UPNk bozkatu zuen horren alde eta udal gobernua babesten duten gainerako hiru alderdiek kontrako boza eman zuten; PSN abstenitu egin zen.