Gaztelu baten dorre batenak izan daitekeen aztarnak azaldu dira Iruñean

Euskalerria Irratia 2018ko ots. 7a, 20:04

Arg. Gaizka Aranguren

Gazteluko Plazan Eslava kasinoaren parean egiten ari diren lanek agerian utzi dituzte aztarnak. Ikerketa egin bitartean Udalak eten egin ditu lanak.

Gaztelua itxurako eraikinaren gainean, zuzenean mailu pneumatikoarekin aritu izan dira langileak baina lanak eteteko erabakia hartu du Iruñeko Udalak, eta aztarnak ikertuko dituela adierazi du.

Joseba Asiron alkateak bere hipotesia ere plazaratu du sare sozialetan. 1515 inguruan Fernando Katolikoak eraikitako Santiagoko gazteluaren dorre bat  izan daiteke lanetan topatutakoa, bere ustez. Twitterren zehaztu duenez Erdi Arotik Berpizkunderako trantsizio faseko gazteluetariko bat izan zen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!