Gaurkotasun handiko gaiak jorratuko dituzte aurten ere Santa Agedako kopletan Zaldiko Maldiko elkarteko kideek.
Kike Diez de Ulzurrunek kopla berri horietako bi abestu dizkigu, aurrerapen gisa:
Jendearen neurriko auzoa
eta oreka onean
beraz Hostela soberan dago
gure Alde Zaharrean.
Berdintasunaz mintzatu diren
alderdi batzuendako
zilegi da euskara baztertzea
ingelesaren onerako.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.
Bazkidetu zaitez!