Iruñeko Udalak Argiaren Sustapen Ekintza saria jaso du

Euskalerria Irratia 2018ko urt. 29a, 19:28

Sustapen ekintza saridunak: Zaloa Basabe eta Vanesa Eguiluz. Argazkia: Argia, Dani Blanco.

Eraso sexisten aurka, Udala eta herri mugimenduak elkarlanean egindako lana da saritu dutena.  Zaloa Basabe eta Vanesa Eguiluz Berdintasun teknikariek hartu zuten saria Udalaren izenean ostiralean.

“Eraso sexistarik ez, Iruñea aske”. Horixe izan da Iruñeko Udalak hainbat gizarte eragilerekin eta talde feministekin elkarlanean egindako 2017ko Sanferminetarako estrategia komunikatiboa. Eta horixe bera da sustapen ARGIA Saria jasotzeko arrazoia.

Jaiak gozatzeko dira, kalean gora eta behera ibiltzeko, jende berria ezagutzeko, ligatzeko, dantzatzeko. Baina gizartearen erdiak sarri neurriak hartu behar izaten ditu inongo gizonek festa hondatu ez diezaion. Eta badakigu zer diren Iruñeko Sanferminak. Nolako fama hartu duen azken urteetan Nafarroako hiriburuak jaietan. “Legerik gabeko hiria”.

Urteak daramatzate, ez Iruñean bakarrik, mugimendu sozialek eta talde feministek eraso sexistak salatzen, eta Iruñean hasi dira gizarte mugimenduari eskutik helduta erakundeak ere lanean. Hasi da panorama aldatzen, “eraso sexistarik ez!” lelopean esku gorriak ezagun egin dira kale, taberna eta txosnetan, eta jada ez da horren erraza legerik gabeko hiria dela esatea. Egiteko lan handia badago ere, pauso bakoitza da garrantzitsua.

Aurtengo Argia sariak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!