Iruñea Atseginago Egiteko Planaren barruan aparkalekua zabaldu du Udalak. Izan ere, Alde Zaharrean autoz ibiltzea mugatua dago eta baita aparkatzea ere. Horregatik, jendeari aukera eman nahian Trinitarioetan zabaldu dute doan aparkatzeko aukera. 180 aparkaleku daude eta billabesak erabiltzen ahal dira Alde Zaharrera igo ahal izateko. Lau linea daude zehazki: 3, 16, 17 eta 21 zenbakiak dituzten autobusak.