"Pisu handiegia: koipeak edo likidoak?" euskarazko hitzaldia

Euskalerria Irratia 2018ko urt. 23a, 19:56

Dieta on baten emaitzak gorputz-bolumenean nabaritzen dira, nahiz eta pisua ez den azkar batean galtzen. Nerea Ganboa nutrizionista izanen da hizlaria. Asteazkenean, 19:00etan Zabalguneko Civivoxean.

Elikadura eta osasunari buruzko zikloaren bigarren hitzaldia izanen da hau. Nerea Ganboa Nutrizioan eta Dietetikan graduduna Lleidako Unibertsitatean izanen da hizlaria.

Norbaitek pisua galdu nahi duenean baskulak markatzen duenarekin obsesioa izan ohi du. Baina benetan garrantzitsua batez ere gantza murriztea da. Gantzak bolumen handia hartzen du, eta oso pisu txikia dauka. Adibidez, muskulu-masak gantzak baino pisu handiagoa dauka. Jarraibide oneko dieta baten emaitzak gorputz-bolumenean nabaritzen dira, nahiz eta pisua ez den azkar batean galtzen.

Bi hitzaldiko ziklo hau Udalak antolatu du, Civivox sarearen bitartez eta Nafarroako Dietista-Nutrizionisten Elkargo Ofizialarekin elkarlanean. Eguberrietako gehiegikerien ostean datoz hitzaldiak, eta xede dute elikadura osasungarriari bultzada ematea eta ariketa fisikoa egitea sustatzea, arrakasta lortze aldera. Pisu-galera drastikoak bermatzen dituzten dietek emaitzak lortzen dituzte, bai, baina muskulu-masa eta gorputzeko ura galtzearen kontura. Dieta horien ondorioak ikusita, gero eta maizago eskatzen dira bizitza-azturen aldaketetan oinarritutako dietak. Lehenengo hitzaldia aurreko asteazkenean izan zen, eta zenbait elikagairen inguruan (ogia, fruta, ura) entzuten diren mitoak deuseztatzea zuen asmo.

Sarrera librea izanen da, aurretik gonbidapena hartuta.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!