Dirurik gabe trukatzeko merkatu txikiaren beste edizio bat eginen da aste honetan Ingurumen Heziketarako Museoan. Urtarrilaren 23an, asteartearekin hasiko da, eta urtarrilaren 26ra bitarte egingo da, ostiralera arte, Errotazarko kaleko instalazioetan. Sarrera doan da, museoaren ordutegian, hots, 10:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara (ostiralean goizez soilik).
Azoka txiki hau bertaratzen direnen ekarpenekin elikatzen da, ez da objektuen trukean oinarritzen. Jada erabiltzen ez diren elementuak uztea eta behar diren horiek bilatzea da azokaren dinamika, inolako kosturik gabe. Edozein artikulu mota utz daiteke, zeina momentu horretatik aurrera museoarena bihurtuko baita, eta interesa pizten duen zerbait aurkituz gero, hartu daiteke. Hala, egungo jabeentzat erabilgarriak ez diren gauzek jabe berrien esku erabilgarritasuna berreskuratzea bilatzen da.
Ekimen honen bidez alternatiba bat eskaintzea bilatzen da, erosi beharrean, berrerabiltzea sustatzeko. Denetarik aurkitu daiteke: arropa, zapatak, beira-aleak, liburuak, jostailuak, etab. Parte-hartzaileek egoera onean dauden objektuak eraman behar dituzte, beste batzuendako interesgarriak izan daitezkeenak. Gehienez ere antzeko balioa duten azoka txikiko beste lau objekturen truke aldatu ahal izango dituzte.