Gero eta iruindar gehiago; aurten 203.282 bizilagun daude erroldatuta

Euskalerria Irratia 2018ko urt. 18a, 08:02

Iruñeak handitu egin du errolda iazko datuekin alderatuta. Arg: wikipedia

>Urtarrilean 203.282 iruindar zeuden izen emanda erroldan, iaz baino 2.071 gehiago. 
>106.957 emakumeak dira eta 96.425 gizonak. 
>99 urte baino gehiago dituzten 97 bizilagun ditu Iruñeak. 

Adinez gero eta zaharragoak dira iruindarrak. Hala dio erroldaren datuak. 203.282 bizilagunen errolda du Iruñeak 2018ko urtarrilaren 2an. Iaz baino 2.071 bizilagun gehiago daude izen emanda, hortaz. 2014tik handitu egin da urtetik urtera erroldan izen emandakoen kopurua. Eta gero eta gehiago direnak emakumeak: 106.957 dira eta gizonak berriz, 96.425 dira. Arrotxapean bizi dira iruindarren gehienak:25.000 bizilagun dira han. Etxabakoizen gutxien, 5.000 bizilagun baitira. Auzo guztietan gora egin du bizilagun kopuruak, Azpilagainan eta Ermitagainan izan ezik. 

Datuek erakusten dute hiriaren nolakotasunaren zati bat

65 urtetik gorakoak 44.568 herritar dira; 37.940 herritarrek 19 urte baino gutxiago dute; 5 urte baino gutxiagokoak 8.627 eta 99 urte baino gehiago dituzte 97 pertsonak Iruñean. Atzerritik etorri eta Iruñean erroldatutakoak 23.200 herritar dira. 

Auzoka

>11.059 herritar daude erroldatuta Alde Zaharrean , 278 gehiago iazko datuekin alderatuta. 

>11.179 bizilagun daude Mendillorrin, urtebete atzera baino 42 gehiago. 

>16.492 dira arrosadiarrak, iaz baino 423 herritar gehiago. 

>11.919 bizilagun daude Sanduzelain, iaz baino 128 gehiago. 

>19.895 dira Txantrean bizi direnak, iaz baino 98 gehiago. 

>25.592 bizilagun daude Arrotxapean, Iruñeko auzorik jendetsuena da. 

>24.592 auzokide bizi dira Zabalgunean, igoera Lezkairutik ere iritsi zaio auzo horri. 

>23.305 bizilagun ditu Iturramak, 206 lagun gehiago iazko datuekin alderatuta. 

>8.835 bizilagun ditu Buztintxurik, aurten ere zertxobait hazi da auzo "berria".

>7.521 bizilagun ditu Azpilagainak, iaz baino 82 gutxiago. 

>5.303 bizilagun ditu Etxabakoizek, 59 herritar gehiago. 

>20.310 bizilagun ditu Donibanek, 48 galdu ditu eta emakume gehien bizi diren auzoa da.

>17.209 bizilagun ditu Ermitagaina-Mendebaldeak, iaz baino 23 gutxiago. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!