Bat batean hartu zuen su auto batek atzo 22:30ean. Gidatzen ari ziren Eroski supermerkatuaren inguruan eta halako batean su garrak irteten hasi ziren ibilgailutik. Berehala irten ziren kanpora kotxe barruan zihoazen bi pertsonak eta hortaz ez dute minik izan. Suhiltzaileek itzali dituzte su gar horiek eta udaltzaingoa ari da ikertzen gertatutakoa.