Aranzadik ez du babestu Iruñeko Udaleko 2018rako aurrekontu proposamena

Euskalerria Irratia 2017ko abe. 19a, 08:42

>Iruñerako aldaketa nabarmenagoa egiteko aurrekontuak behar direla uste du Aranzadik. 
>Herritar Asanblean hartuko du behin betiko erabakia. Oraingoz, abstentziora jo du. 

Hiri sozialagoa, berdintasunean oinarritua eta jasangarriagoa oinarrian izanen dituena sortzeko aurrekontuen alde eginen luke Aranzadik eta Iruñeko Udalak aurkeztu dituenak ez direla modu horretan egituratzen uste dute. Hori dela eta, abstentziorda jo dute Aranzadiko hiru zinegotziek eta Herritarren Asanbleak hartuko duen erabakiak eginen du zirt edo zart behn betiko botoa ematen den unean. Oraingoz, ez dituzte babestu Joseba Asiron alkateak atzo aurkeztutako kontuak. "Iruñearen transformazioa are handiagoa izateko aurrekontuak behar ditu hiriak", nabarmendu du koalizioak ohar batean. Aurrekontuak urtarrilaren 16an onartuko dituzte eta egin horretarako Aranzadiko asanbladak emana izanen du erabakia. 

Iritzien arteko desberdintasunak hiri anitzagoa eraikitzen duela ere esan du Aranzadik. Horregatik ez du uste Iruñeko Udala babesten duten lau alderdien artean barne krisirik dagoenik. "Desadostasunak izatea laukoaren baitakoa da", nabarmendu dute. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!