Iruñeko Udalaren esku dauden haur eskoletan euskarazko ereduak ezartzea baztertu zuen epaia berretsi egin du oraingoan Nafarroako Justizia Auzitegiak. Auzitegi horrek berretsi du, Udalak nabarmen aldatu zuela udalaren hezkuntza eskaintza. Justizia Auzitegi horretako Administrazioko Salak konfirmatu du epaia. Haur eskoletako ordenazioa eta planifikazioa aldatu zituen eta ez zen aldaketa txikia izan bakarrik. Udalak reordenazioaz hitz egiten zuen, baina, hori egitetik urrundu direla uste du Auzitegiko Aretoko sailak.
Hamabi haur eskolaren kudeaketaz arduratzen da udala eta horien artetik bostetan egin zituen aldaketa nabarmenak, besteak beste, eredu linguistikoa. Eta hizkuntza aldaketaren eskumena ez da Iruñeko Udalarena, baizik, Hezkuntza departamentuarena. Besteak beste epai horretan adierazten duten bestea da, euskarazko plazak asko handitu zirela: 164 izatetik 408 izatera pasa ziren eta 225 plaza kendu zituzten gaztelaniazkoak edo gaztelania eta inglesa zituztenak.
Hartara, lehengo egoerara itzultzeko eskaera egin du berriz ere epaitegiak.
Arratsalderako balorazioak
Iruñeko Udaleko iturriek jakinarazi dute, udal gobernu taldea bilduta dagoela uneotan, dauzkan aukerak aztertzen, baina seguruenik, gaur arratsaldean emanen du horren berri. UPNk ere bere iritzia eman nahi du auziaz, eta "presazko agerraldia" eginen du 17:00etan.