Atzo izan zen azken eguna Alde Zaharrera kotxez sartzen zenari abisu bidez ohartaratzen ziotena baimena behar zela autoz bertatik ibiltzeko. Gaurtik aurrera isunak jarriko dituzte inolako baimenik gabe Alde Zaharrean barna kotxez ibiltzen denari. Alde Zaharra Atseginago egiteko planarekin kotxearen erabilera txikitu eta oinezkoei, bizikletan doazenei eta garraio publikoa erabiltzen dutenei eman nahi diete lehentasuna.
13 bideo kamera jarri dituzte Alde Zaharreko 12 sarrera desberdinetan. Modu horretan adi egonen dira baimenik gabekoak ekiditeko. 90 eta 60 euroko isunak ezartzen ahal dira baimenik gabe autoz sartzen direnei.