Alokairu soziala eskatzen ari dira Etxe Kaleratzeen Kontrako plataformako kideek Martha eta bere familiarentzat. Etxetik kaleratzeko arriskuan izan dira. Gaur goizean 8:00etarako zuen aurreikusia Santander Bankuak (Banco Popular) Martha eta bere familia bizi diren etxea hutsaraztea. Geldiaraztea lortu dute, baina. Epaile batek geldiarazi du momentuz etxe kaleratzea eta Gazteluko Plazako Santander Bankuaren zuzendariekin ari dira negoziatzen alokairu soziala eman diezaioten familia horri. Kasua aztertzeko konpromisoa hartu du banku horretako zuzendariak, nahiz eta, plataformakoak ez diren gehiegi fio.