'Hostel'-ik ez dute Alde Zaharrean nahi

Euskalerria Irratia 2017ko aza. 28a, 07:53

Alde Zaharrean Bizi plataformak 1.500 sinadura aurkeztu ditu Udalean Unzu saltokiak zeuden tokian Hostelik eraiki ez dezaten.

Serypro Mercaderes SL enpresak urriaren amaieran aurkeztu zuen udaletxean bere proposamena: "Bizi, Unzu". 300 leku izanen dituen Hostela, 10 etxebizitza eta merkataritza guneak izanen lituzte etxabe horrek. Bizilagun asko ez daude horren alde. Alde Zaharrean Bizi plataformak 1.500 sinadura bildu ditu eta Udalean aurkeztu proiektu horren kontra. "Turismoa erakartzeko baino ez du balioko eta dagoeneko Alde Zaharrak ez du halako gehiagorik behar", nabarmendu dute. "Alde Zaharrean bizi garenon eta bisitan datozenen artean desoreka sortzen ari da geroz eta gehiago eta irtenbideak behar dira, ez halako egitasmoak". 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!