Joseba Tapia musikariak disko berria kaleratu du, "Besamotzak", horrela jarri die izena berarekin batera zuzenekoetan izanen diren musikariei eta diskoan aritu direnei: Iker Uriarte (jazpana) eta Iñigo Telletxea (baxu elektrikoa). Talde iraunkor bat sortu nahi zuen agertokiak berriz zapaltzeko asmoz. Tapiak berak sartu ditu gitarra elektrikoa, baxu elektrikoa, programazioa, eskusoinua eta ahotsa, azalean gitarra elektrikoarekin agertzen zaigu. Irrintzi Plaza saioan erran digunez "disko hau aurretik egina dago, neronek grabatu nituen instrumentu guztiak eta gero etorri dira musikariak".
Gonbidatu bereziak ere izan ditu: Dani Narbarteren eskusoinua, Maider Ansa, Morau, Txuma Murugarren eta Beñardo Goietxeren koroak eta Jexux Aranbururen organoa. Hamaika abesti osotara umore eta ironiaz beteta, umore kritiko eta politikoa baliabide ederra delako Tapiaren ustez.