"Els segadors" euskaraz

Euskalerria Irratia 2017ko aza. 22a, 19:03

'Els Segadors', H.Miralles. (1910)

Kataluniako himno ezaguna euskaraz eman du Iruñeko lagun talde batek: Itziar Diez de Ultzurrun eta Joxemari Sestorainek egin dute itzulpena, Usoa eta Ane Wyssenbach dira abeslariak eta Koldo Miranda gitarra jotzailea.

Kataluniaren erabakitzeko eskubidearen alde eta orain preso eta atzerrian daudenenganako atxikimenduaz egin dute kanta hau lagun hauek. 

 

 

ELS SEGADORS - IGITARIAK

Katalunia garaile

berriz jori eta oparo,

atzerat jende hori

hain burgoi eta hain harro.

 

Igitaiaz!

Igitaiaz gure lurraren alde!

Igitaiaz!

 

Garaia da igitari

adi eta erne egoteko.

Ekainaren zain berriz,

gure tresnak zorrozteko.

 

Igitaiaz!

Igitaiaz gure lurraren alde!

Igitaiaz!

 

Beldurtu du etsaia

gure ikurra ikusteak,

galburuak moztu lez

sega ditzagun kateak.

 

Igitaiaz!

Igitaiaz gure lurraren alde!

Igitaiaz!

Erlazionatuak

Els segadors euskaraz

Euskalerria Irratia 2017 aza 22 Iruñerria

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!