Errepresioari Autodefentsa dinamikak manifestazioa egin zuen 2017ko martxoaren 11an Iruñean, eta amaitu aurretik istiluak izan ziren Poliziarekin pare bat orduz Alde Zaharrean. Orduan atxilotu zituzten Iruñean hiru gazteak —beste bat ere auzipetu zuten, baina adingabea da—. Manifestazioak “azken hilabeteetan herri mugimenduaren kontra ezarritako errepresioa salatu eta autodefentsa mekanismoak sortzea” zuen helburu.
Gurasoek hartu dute ekimena batik bat, eta legebiltzarraren babesa ere jaso zuten —EAJk, EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PSEk bat egin zuten—. Mobilizazioekin bat egin izan dute ELA, LAB, Steilas, ESK, CGT eta CCOO sindikatuek ere.
Abokatu eta senideen eskaera nagusietako bat izan da auzia Espainiako Auzitegi Nazionaletik atera eta Nafarroako Auzitegian epaitzea. Zentzu horretan orain arte egindako helegiteek ez dute arrakastarik izan eta lau gazteak Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituko dituzte "terrorismoa" egotzita.