Bera inguruko talde honek zerotik hasi nahi izan du eta hori da, hain zuzen ere, bere bigarren diskorako hautatu duen izena. Lehendabizikoa akustikoa baldin bazen, bigarren honetan formazio berritua dugu eta Rock doinuak nagusitu egiten dira. Jokin Pinatxo (ahotsa eta gitarra), Jon Macicior (gitarra), Mattin Arbelaitz (bateria) eta Julen Barandiaran (baxua) dira taldekideak. Pinatxok eta Arbelaitzek azadu digutenez " Probatzeko elkartu ginen eta joan ziren gauzak nahigabe ateratzen. Hagitz naturala izan zen" Hamaika abesti indartsu bildu dituzte disko berri honetan. Azkenekoan Estitxu Pinatxo eta Petti Berako musikarien ahotsak ere entzun ditzakegu.
Hauxe da aurkezpen moduan diotena: “Azken Trena Beran sortutako talde bat gara, ideia berriekin gatoz eta hauei forma emateko ikaragarrizko indarrekin gaude. Etiketa bat jarri beharko bagenio gure musikari, esan genezake Rock Alternatiboa jorratzen dugula. Hala ere, beste hainbat estiloen erabilera esklusiboak, hauen artean, bluesa, pop-rocka edota psikodelia ikutu batzuk, Azken Trenaren soinua oso landua izatea dakar, kantu guztiei izaera berezi eta propio bat emanez.
Talde akustiko bezala hasi ginen, hirukote modura, eta denboran aurrera joan ahala, honek eraldaketa jaso eta lau kideko talde bihurtu ginen, akustikoa ahaztu gabe baino lehentasuna formatu handi honi emanez. Taldea Mattin Arbelaitz (Bateria), Manex Ormazabal (baxua), Jon Macicior (Gitarra) eta Jokin Pinatxo-k (Ahotsa eta Gitarra) osatzen dugu.
Aldaketa egin genuenetik, soinua asko landu eta eraldatu dugu, eta horregatik, gure lehen lan serioa egin dugu. Duela gutxi, Donostiako Elkar estudioetan gure lehen diskoa grabatu dugu, Zerotik. Euskal Herrian leku txiki bat egitearen borrokan, gure gelburua diskan gure lurra hain aberats egiten duen hainbat kontzeptu elkartzea da. Batetik, ezagunak ditugun bertsolari/poeten letrak agertzen dira gure kantu batzuetan, hauei forma berezia emanez, noski. Bestalde, Bera-tik kalitatezko hainbat musikari atera ondoren, hauetako batzuk ere diskan parte hartzera animatu dira, a ze luxua !
Gure helburua, gure doinu eta kantuekin publikoarekin konektatzea da beti, musika baita elkartzen gaituena. Rock on!”.