Auzoko Zuhaitza ekimena egin da lehen aldiz Iruñean. Txantrea auzoan abiatu da ekimena eta bertan sei hautagairen artean hautatu egin dute auzolagunek zein den haien ustez zuhaitz esanguratsuena auzoan.
Prunus serrulata ‘Kanzan’ edo gerezi japoniarra da bere izena. Bi ilaratan jarrita daude Irubide parkean eta aurki eginen den parke berrian integratuta geldituko dira.