Chrysallis Euskal Herriak parte hartuko du hilaren 21ean Trans Despatologizazioaren aldeko Nazioarteko Ekintza Eguna dela eta, Transkolorek eta Kattalingorrik antolatutako Urritrans jardunaldietan. Nafarroako LGTB elkarte bi horiek osatu duten egitarau zabalak Iruñeko Udalaren babesa dauka.
Alde batetik, “Trans patologizazioari stop mundu guztian” lelopean larunbata 21erako deitutako elkarretaratzean egonen dira transexualitate egoeran dauden adin txikikoen familiak. Kontzentrazioa 13:00ean eginen da Udaletxe Plazan.
Bestalde, Mikele Grandek - dagoeneko birala den TEDxYouth@Ampostakobideoaren protagonista- eta zakila duen neskato baten aitak “Trans belaunaldiak” mahai-inguruan hartuko dute parte urriaren 25ean 19:00etan Caldereriako erabilera anitzeko aretoan.
Transexualitatea patologia ez dela aldarrikatzeko Foru Erkidegoan antolatu diren ekintza ugarietako bi baino ez dira horiek. Chrysallis Euskal Herriak jakitera eman duenez “data esanguratsu hau hartu nahi du aitzakiatzat Nafarroan eman diren aurrerapauso handiak balioan jartzeko, psikiatraren tutoretza gabeko osasun zerbitzua ezarri duen legea onartu baita, beste erkidego batzuentzat despatologizazioaren eredu bihurtuz.”