Bigarren Zabalguneko Merkatua berritzeko proiektua onartuko duIruñeko Udalak. 1948an eraiki zen Zabalgunean dagoen azoka hori. Ordutik, bi erreforma txiki baino ez dituzte egin: bata 1984an eta bestea 2008an. Baina, behar handiak sortu dira eta gaurkotasunera egokitu beharra dagoela ere uste dute.
Argiztapena, karteleria, kanpainak egitea, ekitaldiak antolatzea edota ekimen desberdin gehiago antolatzea izanen dira xedeetako batzuk. Kudeaketan ere aldaketak ezarriko dituzte, administrazioan eta kudeaketa orokorrean. Ia milioi bat euroko inbertsioa eginen dute eta hamahiru hilabete beharko dituzte lanak amaitzeko:
Azoka horrek dituen hutsuneak betetzeko hobekuntzak izanen dira. Merkatariek eurek eskatutakoak ere jaso dituzte proiektuan. Salerosketetarako gunea izateaz gainera, espazio sozialagoa izatea ere ahalbidetu nahi dute. Tailerrak sortuz, adibidez.
Sukaldaritzarako ehun metro koadroko gela ere izanen du zabalguneko azokak. Hezkuntzara bideratutako espazioa izanen da baina baita informazio gune, edo sukaldariak batzeko toki ere.