Karrikarik karrika abestuko dute Alde Zaharrean larunbatean. 11:00etan elkartuko dira, azoka ekologikoa dela-eta Gazteluko plazan muntatutako karpatik, eta handik abiatuko dira gainontzeko txokoetara. Arrotxapeko eta Noaingo kantariak izanen dira eta baita Baionako kantuan aritzen diren hainbat lagun ere.
Iruñean kantuz euskaraz abestea maite duen orori zabalduriko ekimena da eta nahi duen herritar orok har dezake parte, ez baita talde itxi bat. 2005eko irailean jarri zuten abian. Kantuzaleen Elkartea, Muthiko alaiak peña, Orreaga Fundazioa, Karrikiri eta Euskaldunon Biltoki elkarteak eta Manexak izan ziren bultzatzaileak.