Lau urtean 650.000 euro lortu du Errigorak euskara sustatzeko Nafarroako hegoaldean. Iaz egiteko modua aldatuko zuela aurreratu zuen Errigora egitasmoak, «are gorago» heldu ahal izateko, nortasunari eutsita. Nafarroa hegoaldeko ekoizleen produktuak saldu eta euskalgintzari laguntzeko ekinbidea hiru ardatzetan moldatu du bere jarduna. Lehenik, kanpainak moldat ditu: eskaintza egokitu, eskaerak garai bakarrera mugatu, merkatu berriak aztertu... Bigarrenik, ekoizpena sustatzen eta bideratzen ahalegindu da: produktu berriak, ekoizle gehiago lortu, kontsumitzaile berriak erakarri... Hirugarrenik, euskararen ildoan sakondu du: ekoizleek pausoak eman ditzatela, diru ekarpena milioi bat eurora igotzea... Azkenik, eraldaketa soziala sustatu nahi dute: auzolanetik abiatuta, Euskal Herriko euskaldunen artean sarea sortu nahi dute herri ekimen honetako sustatzaileek.
Urte honen balantzea egiteko unea heldu da eta baita kanpaina berriaren aurkezpena egitekoa ere. Hori dena eginen da Zentral Kafe Antzokian, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Errigora ekimeneko Xabier Gojenolak azaldu digun bezala.