Logelarik gabe daudenei arreta eskaintzeko aukera zabaldu eginen du Iruñeko Udalak. Urte bukaerarako 102 etxebizitza izanen ditu prest larrialdi egoeran dauden herritar eta familiei uzteko. 340 eta 370 pertsona ingururi etxebizitza bat emateko aukera eskainiko dute modu horretan. 2015ean jarri zuten martxan egitasmo hau eta 1,2 milioi euroko inbertsioa egin dute.
Iruñeko Etxebizitza Bulegoaren datuen arabera 79 kontratu sinatu dira dagoeneko. Alokairuan etxebizitza horiek erabiltzeko aukera ematen diete eskatzaile horiei. 303 izan dira guztira aurkeztutako eskaerak: 175 2016an egin zituzten eta 128 aurten.
Behar handiak dituzten familiak
Eskaitzaileen artean gehienak hiru edo pertsona gehiagoko familiak izan dira %54. Eta gehienek, %72ak adin txikikoak dituzte gainera. Diru iturri oso txikiak dituzten familiak dira, Bermatutako Errenta edo hori baino gutxiagokoak ere bai. Sanduzelain, Arrotxapean eta Arrosadian daude etxebizitza horiek.