Oraindik esleitu gabe daude 124 plaza horiek eta urrian izanen da aukerarik horietako bat eskatzeko. Behin plaza guztiak beteta zabalduko dute instalazioa. Bizikletak bertan uzteko aukeraz gain konponketarako, gurpilak puztutzeko eta presioa ezagutzeko tokia ere izanen da. 10 euro hilean. Horixe da ordaindu beharko dena bizikleta bertan utzi ahal izateko. Haurren kasuan 5 euro ordaindu beharko dira. Plazen esleopenean lehentasuna izanen dute Alde Zaharreko bizilagunek.